ULMA Agricolaren G14 Negutegien 20 hektarea Ipar Amerikan

20 Ha G14 negutegiak

2016ko ekitaldian, besteak beste, ULMA Agricolak bi proiektu handi instalatu ditu Ipar Amerikan, guztira 20ha inguru betez, G14 berotegiko egitura oso teknifikatuekin.

ULMA Agricolaren G14 modeloak forma gotikoko egitura du, eta 14,4 m zabal da. Dimentsio horiekin hobeto kontrolatzen da klima, izan ere, barruko tenperaturan ahalik eta aldaketarik gutxien egotea ahalbidetzen du. Egitura diafanoagoak direnez, egiturak landareen gainean ahalik eta itzalik gutxien egitea lortzen da eta, eguzkiaren erradiazioaren intzidentzia handiagoa izanik, laborearen ekoizpena handiagoa izatea lortzen da. 90x50-eko tutuan egindako arkuek sendotasun handia ematen diote egiturari.

ULMA Agricolako taldeak proiektuaren hasieratik laguntzen die bezeroei, proiektuan instalatuko diren elementu guztiak definitzeko aholkua emanez. Egitura motatik hasi eta elementu osagarrien definizioraino eta ekipamendurik egokienen definizioraino,labore mota bakoitzerako klimarik egokiena lortzeko.

20 ha inguru hartu dituzten bi proiektu hauei dagokienez, berotegiek kasu bakoitzerako egokitutako alboko eta aurreko aireztagailuak dituzte, irekitako aireztapenen balantzeari buruz egindako azterketan oinarritua, eta horrela airea aldatzeko beharrezko baldintzak egotea lortzen da, eta landareei beharrezko konforta ematea, egoki garatu daitezen. Gainera, gune bakoitza hornitzeko kamera bikoitzeko sistema bat dago, birzirkulatzaileak, ureztapen hidroponikoa zein tantaz tantatakoa, aire beroko berogailuak eta CO2-aren banatzaileak. Klima eta ureztapen mekanismoak kontrolatzeko ekipamendu bat dago, ezarritako kontsignak ikuskatzeko eta administratzeko.

ULMA Agricola bi proiektuak ikuskatzez eta koordinatzeaz arduratu da.