Webgune berria estreinatzen dugu, Responsive diseinuarekin

Webgune berria estreinatzen dugu, Responsive diseinuarekin

ULMA Agrícola enpresak web-orrialde berria estreinatu du, linea oso bisuala duena, hizkuntza ugaritan irakur daitekeena eta gailu mota guztiekin erabilgarri dena.

Gure webgunea bisitatzen duten erabiltzaileen artean nabarmen areagotu da gailu mugikorren erabilera Interneten nabigatzean, esate baterako, tabletak edo telefono adimentsuak erabiliz. Testuinguru berri horren aurrean, eta web-orrialdeen egungo diseinu eta garapenarekin bat eginez, Responsive Design erako webgune bat eratu dugu. Diseinu eta garapenerako filosofia berri horrekin orrialdearen bistaratze egokia eskaintzen dugu, nabigaziorako erabiltzen den gailu mugikorrera moldatua, modu erraz eta intuitiboan erabiltzeko.

Web berria, lehen orrialdean  oso grafikoa da,  bertatik sarbide azpimarratua dago  gehien kontsultatzen diren ataletara: hainbat egitura, hainbat aplikazio, hainbat ekipamendu mota klima kontrolatzeko eta zerbitzuak ULMA Agrícola enpresak eskaintzen dituenak

erkatuan gun esperientzia handia argi islaturik geratzen da "proiektuak" izeneko atalean. Bertan hainbat irudi erakusten ditugu, azken urteotan egindako proiektu adierazgarrienei buruzkoak. Gainera, zenbait datu osagarri gaineratzen ditugu esate baterako, proiektuan erabilitako negutegi-egiturari buruzkoak, eta klima aldetik sortutako premiei erantzuteko instalatutako ekipamenduei buruzkoak.

Aurkeztutako produktu edo zerbitzu bakoitzari buruzko informazio esanguratsuena ezagutzeko gure webgune berrian nabigatzera gonbidatzen zaitugu.