
ULMA Agricolak orain dela 15 urte baino gehiago filial bat dauka Mexikon, eta, sektorearen eskaera gero eta handiagoaren ondorioz, bere egitura handitu eta kokapena aldatu du.
Gaur egun, Miguel Hidalgo delegazioan kokatuta dauden bulego batzuk ditu. Herrialdeko enbaxada gehienak barruti horren barruan daude, eta halaber aipa daiteke gehien aurreratu den delegazioa dela, ekonomikoki zein estrukturalki; horrenbestez, kolonia ezagun horretan negozio bolumen handia sortzen da, eta erabakiak hartzeko gune bihurtu da.
Horrez gain, bodega edo biltegia Queretaron dago: bertan dago herrialdeko teknologia altuko nekazaritza jarduerarik handiena, eta herrialdeko zonalde desberdinetako errepideen bidegurutzea da.
Kokapen horretatik, ULMA Agricolak hurbilago eta azkarrago erantzun nahi die Mexikoko errepublikako hainbat estaturi, tartean egonik Guanajuato, Queretaro, San Luis Potosi, Jalisco, Aguascalientes, Morelos, Sinaloa eta Michoacan, non herrialdeko barazki eta lore ekoizle handiak dauden.
Instalazioak merkatuaren beharretara egokitu diren bezala, filiala antolatzeko egitura ere hazi egin da, eta duela gutxi proiektuen zuzendari bat eta komertzial bat gehitu dira Erdialdeko Amerikarako.