ULMA Agricolak tomateen laborantza hidroponikoa egiteko proiektu bat egin du Mexikon

ULMA Agricolak tomateen laborantza hidroponikoa egiteko proiektu bat egin du Mexikon

Bezeroa Aguascalienteseko eskualdeko enpresa garrantzitsuenetako bat da, eta produkzioa neurri handi batean AEB eta Kanadako esportaziora zuzentzen da. Bere apustua laborantzaren berrikuntza etengabea da, ekoizpen sistemarik eraginkorrenak lortzeko.

ULMA Agricolak tomatearen laborantza hidroponikorako 2.1 hektareatarako diseinatu eta hornitu duen soluzio integrala 12.80 modeloarekin egin da, kanal azpiko 6 metroko altuerarekin eta tximeleta leihoko aireztatze batekin.

Ekipamenduak hau dauka: kamera puzgarri bikoitzeko estaldura, haize bidezko berogailua, birzirkulatzaileak eta ureztaketa hidroponikoa, negutegiaren guztizko automatizazioarekin.

Bezeroak bigarren aldiz egin du ULMA Agricolaren alde bere inbertsio proiektuetan