ULMA Agricolak Greentech 2019an parte hartu du

ULMA Agricolak Greentech 2019an parte hartu du

GreenTech Amsterdam hortikulturako teknologiaren inguruko profesionalentzako topagune nagusia eta sektoreko erreferentziazko feria da.

GreenTech 2019 aurten ekainaren 11tik 13ra ospatu da, eta edizio onenetako bat izan da, 470 erakusketariren parte hartzearekin, 114 herrialdetako 12.489 bisitariren asistentziarekin, aurreko edizioarekiko %20ko hazkundea izan duelarik.

ULMA Agricolaren standa bisitatu zutenek aukera izan zuten azken urtean ULMA Agricolak instalatu dituen proiektuetan eskainitako berrikuntzak eta soluzioak bertatik bertara ezagutzeko.

ULMA Agricolak sektoreko azoka honetan eta beste batzuetan egoteko apustua egiten jarraitzen du, negutegien eta soluzio integraleko proiektuen nazioartekotze estrategia eta mundu mailako merkatuan lidergo posizionamenduari erantzunez.