
Uzbekistanek klima leun kontinentala dauka, ur hornidurarekin eta egun eguzkitsu askorekin. Horrekin batera, gobernuak, gazte ekintzaileak ekoizpen lokalerantz animatu nahi dituenez, herrialdeko nekazaritzaren garapena sustatzen du, eta negutegien eskaera handitu du.
Azken urtean, ULMA Agricolak 5 Ha baino gehiago instalatu ditu Asia erdialdeko herrialdean, eta bere presentzia sendotu du, produktuen kalitateari eta sare komertzialaren profesionaltasunari esker.
ULMA Agricolak proiektuetako bakoitza diseinatzen du, herrialdearen baldintza klimatikoetara eta laborearen ezaugarrietara egokituta, eta bezero bakoitzaren baliabideak eta beharrak kontuan hartuta.
Uzbekistango bezeroei dagokienez, barazkiak landatzeko erabiliko diren instalazio hauetarako –batez ere tomate hidroponikoak–, multikapera gotikoaren modeloko egiturak bideratu dira, superzenit aireztapen, kamera bikoitz, pantaila termiko eta birzirkulatzaileekin.
Kasuren batean, instalazioa osatzeko, ureztatzeko ekipamenduak, ur bidezko kalefakzioa eta fog systema jarri dira. Instalazio guztiak azken teknologiarekin hornituta daude: tenperatura eta hezetasunaren kontrola, ureztapen ongarritua, estazio klimatikoa, etab. Hori guztia automatismoen bidez kontrolatuta, zeinek jarritako sentsoreen bidez jasotako informazioa ekipamenduei eragiten dieten, maila egokiak mantentzeko eta, ondorioz, errendimendu handiagoa lortzeko, bizkortasuna, eta kultiboaren kalitatea.