ULMA Agricolak 40 urte egin ditu merkatuan

ULMA Agricolak 40 urte egin ditu merkatuan

ULMA Agricolaren jarduera 1979an hasi zen. Hasieran, ULMA Construccionen barruko negozio lerro bat izan zen, baina poliki-poliki eta denborarekin, negozio txiki hura bere merkatu kuota handituz joan zen, zeinak 2007tik negozio independente gisa diharduen.

Sortu zenean, ULMA Agricola tunel motako negutegi egituren edo oso egitura sinpleen fabrikatzaile eta ekoizlea zen, baina gaur egun zerbitzu integrala eskaintzen du goi teknologiako negutegien instalazioetarako, munduko edozein bazterretan.

ULMA Agricolan argi dute proiektu oro desberdina dela. Laborantza bakoitzak teknologia, kalkulu eta diseinu espezifikoa eskatzen du. Hori dela eta, ingeniaritza sail zabala du, 5 kontinenteetan presentzia duen teknikari eta komertzialen sare zabala, eta kualifikazio altua duten muntaketa ekipamenduak. Talde guztia inplikatzen da proiektuan, bezeroari laguntza emanez prozesu osoan zehar, diseinutik instalazioan bertan giltza eskura gisako entrega egiten den eguneraino, eta posible den soluziorik onena aplikatuz bezeroak erabilgarri dituen baliabideak ahal bezain beste optimizatuz.

40 urteko historian zehar negozioan lan egin duen giza talde osoaren ahaleginari esker, ULMA Agricola, gaur egun, etorkizunerako garapen handiko proiektu handia dugu, merkatuaren beharrei aurrea hartuko dieten soluzioak garatzeko aski ongi prestatuta dagoen talde gazte eta ilusioz beteriko batek osatua.