ULMA Agrícola, hotzaren aurka babesik onena

ULMA Agrícola, hotzaren aurka babesik onena

ULMA Agrícola enpresak, berriki, proiektu bat amaitu du Errusian, ekialdeen dagoen zonaldean, non urteko batez besteko tenperatura -2.1ºC den. Zonalde bakoitzaren baldintza klimatikoei eta egin nahi den laborantzarako klima-baldintza zehatzei buruzko datuak baloratu egiten ditu ULMA Agrícola enpresak, premia horiei ahalik eta ongien erantzuteko soluzioa diseinatu eta eskaintzeko.

Hala, Errusian burututako proiektua negutegi barnean hazkuntza egiteko prestatuta dago, baita neguan ere, tenperatura -30ºCkoa izan daitekeenean.

Proiektu horretarako erabili den negutegia negutegi gotikoa, da, polikarbonatoko bi geruzekin estalia eta pantaila termikoz, argiztapenaz eta berogailuz ekipatutako erretenez ekipatua. Haren barnean letxugak haziko dira, hidroponia metodoan substraturik gabe.