ULMA Agricola Greentech 2018 azokan

ULMA Agricola Greentech 2018 azokan

ULMA Agricola erakusle moduan joan zen Greentech azokara, ekainaren 12tik 14ra, Amsterdamen.

Greentech azokak oso proiekzio internazionala dauka, eta sektoreko erreferentzia da laboreen babesari eta ongarriei dagokienez. Aurtengo edizioan 115 herrialde baino gehiagotako 450 erakusle elkartu ziren, eta 11.000 bisitari inguru, harremanetan jartzeko eta egunean jartzeko baratzezaintzarako garapen teknologiko eta berritzaileen inguruan. Azoka bi urtean behin egiten da, eta baratzeko ekoizpen katearen arazoen lehen etapetan jartzen du arretagunea, horiek baratzezainentzat interesgarriak baitira. Plataforma ezin hobea harremanetan jartzeko, ideiak elkartrukatzeko eta negozioak egiteko.

Horrez gain, ULMA Agricolako langileak azokan egoteak aukera eman zuen, instalatutako proiektuetan eskaintzen diren berrikuntzak eta soluzioak erakusteaz gain, partekatzeko iritziak eta etorkizuneko proiektuak, ohikoa ez bezalako marko batean, bai bezerogaiekin, bai etxearen bezero ezagunekin.