
Oraintsu amaitu du ULMA Agricolak goi mailako teknologia proiektu baten instalazioa japonian.
Tomatea hidroponikoan landatzeko ia hektarea bateko proiektu bat da, laborantza eutsiko kanaleta sistemarekin.
Instalazioak teknifikazio maila handia eta egiturazko erresistentzia dauzka. ULMA Agricolak, behar diren material eta ekipamendu guztien hornikuntza egiteaz gain, proiektuan instalatutako ekipamendu guztien muntaketa eta integrazioa gainbegiratu ditu.
Montzoiaren ondorioek baldintzatu ohi dute Japoniako klima; hala, ozeanoko haize bero eta hezeek, udan, tenperatura altuak, haize indartsua eta hezetasun indize altua eragiten dituzte.