ULMA Agricola Fruit Attraction azokaren 10. Urteurrenean

ULMA Agricola Fruit Attraction azokaren 10. Urteurrenean

2018ko Fruit Attraction-ek sekulako ospakizuna egin zuen bere 10. urteurrenean. 1.600dik gora enpresa erakusketari eta 120 herrialdetako profesional bildu ziren Madrilen, Espainian, urriaren 23tik (asteartea) urriaren 25era bitartean (osteguna), barazki eta fruitu kanpainen planifikaziorako giltzarri den une batean.

Erabat nazioartekoa den azoka honetan, Kanada eta Saudi Arabia bisitari izan dira inportatzaile gonbidatu gisa, azken urteotan Europar Batasunetiko fruitu eta barazki inportazioetan portaera bikaina izan dutela eta.

Hiru egunak bizi-biziak izan ziren, non ULMA Agricolako standera jo zuten bisitariek azken urtean instalatutako proiektuetan eta ULMA Agricola egun lantzen ari den proiektuetan eskaintzen diren berrikuntza eta soluzioei buruzko informazioa jaso ahal izan baitzuten.