ULMA Agricola, 2019 Fruit Logistican

ULMA Agricola, 2019 Fruit Logistican

ULMA Agricola erakusketari joan zen barazki eta fruituen sektoreko erreferentzia den Fruit Logistica azokara, Berlinen egin baitzen otsailaren 6an eta 8an.

Fruit Logisticak berretsi egin du liderra dela barazki eta fruituen merkatuko azoka monografikoen artean. Edizio honetan, 90etik gora herrialdetatik joandako 3.200 erakusketari baino gehiagok parte hartu dute, eta eskaintza zabala erakutsi diete hitzordu horretara hurbildutako 135etik gora herrialdetako 78.000 bisitariei.

Azokak berrikuntzaren eta nazioartekotze sendo baten aldeko apustua egin du, eta hori dela-eta erakusketariek eta bertaratutakoek baieztatu dute harremanak egiteko, ideiak trukatzeko eta negozioak egiteko plataforma ezin hobea dela.

Azokara joandakoen artean ULMA Agricolaren standa bisitatu zutenek azken urtean ULMA Agricolak instalatu dituen proiektuetan eskainitako berrikuntzak eta soluzioak ezagutzeko aukera izan zuten. ULMA Agricolako langileak oso sentipen positiboarekin itzuli dira azokatik, bai egindako harreman berriengatik, bai etxeko bezero ezagunek egindako ekarpen eta iradokizunengatik eta emandako zorionengatik.