PLANASAk konfiantza osoa jarri du ULMA Agricolan, Marokon instalazio bat irekitzeko

PLANASAk konfiantza osoa jarri du ULMA Agricolan, Marokon instalazio bat irekitzeko

PLANASA Espainiako enpresa bat da, liderra nekazaritzako elikagaien sektorean, eta ekoizpen lantegiak ditu nazioarteko hainbat herrialdetan. Enpresa horrek konfiantza osoa jarri du ULMA Agricolan, proiektu estrategiko bat aurrera eramateko.

Marokon 65.000 m2-ko instalazio bat irekitzea da helburua, fruitu gorriak, eta bereziki mugurdiak landatzeko.

G12 ereduko berotegia da, eta 6 m-ko altuera du erreteneraino. “Tximeleta” motako aireztapen zenitalak ditu, itzala emateko pantailak, 4 gune independentetan klima kontrolatzeko gailuak eta bi isuriko 1.536 m2-ko biltegi estalia, sandwich panelduna

Giltza eskura erako kontratazioa izan da. Azpikontratatutako enpresa bati 20-30 zuzeneko langile kontratatzeko erronka onartu du ULMA Agricolak, eta beste batzuen laguntza ere eskuratu du, proiektua muntatu, koordinatu eta martxan jartzeko.