Lege-oharra

Titularraren identifikazioa

Informazioaren gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legearen garapenari dagokion Araudia onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuarekin bat etorriz, www.ulmaagricola.com ULMA Agrícola S.Coop enpresaren titulartasuneko domeinu bat da.

  • Garibai auzoa 9
  • 20560 Oñati
  • Gipuzkoa (Espainia)
  • Tel.: +34 943034900
  • Faxa: +34 943716466
  • Posta elektronikoa: web@ulmaagricola.com
  • IFZ . ES-F-20-947909

Euskadiko Sozietate Kooperatiben Erregistroko Inskripzioen liburuan inskribatua, 2.107. folioan, 2007.0.39 zenbakiarekin

Sarrera

Irakurri dokumentu hau arretaz. Berau Lege-ohar modura eta URL www.ulmaagricola.com (aurrerantzean "webgune”) URL helbidean kokatuta dagoen ULMA Agrícola enpresaren Webguneren sarbidea, nabigazioa eta erabilera arautzeko Erabilera-baldintza modura eratzen da.

ULMA Agrícola, S.Coop. enpresak internet bidez eskaintzen duen Webgune honetako Erabilera-baldintza Orokorrak finkatzen dira dokumentu honetan.

Webgunerako sarbidea doakoa da eta ikusi ahal izateko ez da beharrezkoa aldez aurretik izen-ematea edo erregistroa burutzea.

Erabiltzailea bere borondatez sartzen da Webgunean. Aldez aurretik, edozein erabiltzailek baldintza-zerrenda honetan agertzen diren zehaztapen, baldintza, jakinarazpen, ohartarazpen eta gainerako lege-oharrak irakurri eta onartu behar ditu.

Egon daitezkeen beste webgune batzuetarako konexioak eta erabiltzaileak haiei eman diezaiekeen erabilera Erabilera-baldintza Orokor hauen baitakoak dira, eta baita webgune horiek unean-unean eskatzen dituzten baldintza espezifikoen baitakoak ere. Baimenduaz aparteko edozein erabilera erabat debekatuta dago.

Webgunean sartzeak ez du esanahi ULMA Agrícola S.Coop enpresaren eta erabiltzailearen artean inolako harremanik ezartzen denik.

ULMA Agrícola S.Coop enpresak Webgunerako sarbide-baldintzak, bertako edukia eta lege-ohar hau aldatzeko eskubidea du hala deritzonean eta aurrez ohartarazi beharrik gabe.

ULMA Agrícola S.Coop enpresak aukera dauka erabiltzaileari webgune honetan adierazten diren zehaztapen eta baldintzen baitako zerbitzu jakin batzuk eskaintzeko. Hala, erabiltzaileak zerbitzu bakoitzean aplikatzen diren baldintzak irakurri beharko ditu arretaz. Dena den, baldin eta kontrakoa adierazten ez bada, baldintza horiek ez dute libratuko Lege-ohar honetan adierazten dena bete behar izatetik.

Webgunearen helburua

Webgune honek informaziozko izaera dauka eta litekeena da eguneratuta ez izatea. Hala, ez da, inolaz ere, bertan zehazten den edozein eremuren gaineko aholkularitza modura ulertu behar. Horretarako, erabiltzaileak ULMA Agrícola. Coop enpresara jo beharko du.

Webgune honetako edukiak, halabeharrez eta modu ekidinezinean, orokorrak dira, eta ez dute, inolaz ere, inolako aholkularitza-zerbitzu profesional bat ematen. Aholkularitza hori erabiltzaile bakoitzaren inguruabarren eta egoera partikularren ezagutzan eta azterketan oinarrituko da.

ULMA Agrícola S.Coop. enpresak ahalegin guztiak egiten ditu Webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik ager ez dadin. Dena den, ez du inolako erantzukizunik webgunean ager daitezkeen edukietako akatsetatik erator daitezkeen ondorioen gainean.

Webguneko edukiak informaziozkoak dira soilik. Horrenbestez, ezeztatu egiten da horren gaineko edozein erantzukizun.

Zerbitzu-emailearen eskubide eta betebeharrak

Zerbitzuaren hornitzaile modura, ULMA Agrícola S.Coop. enpresak Webgunean eskaintzen dituen zerbitzuak ematera, erabiltzailearekin izan daitezkeen komunikazioen gaineko sekretua eraginkortasunez bermatzera nahiz unean-unean egin daitezkeen erreklamazioak erantzutera behartuta dago..

Webgune honetan ez da bisitarien datu pertsonalik hartu edo gordetzen, baldin eta erabiltzaileak bere borondatez ematen ez baditu.

ULMA Agrícola S.Coop. enpresak webgunean barneratutako informazioaren gainean nahiz webgunearen konfigurazio eta aurkezpenaren gainean aldaketak eta eguneratzeak egiteko eskubidea dauka, edozein unetan eta aurrez ohartarazi beharrik gabe. Hala ere, betiere, erabiltzaileei jakinarazten saiatuko da, baldin eta baldintzek hala baimentzen badute..

Webgunearen erabilera nahiz bertan agertzen den informazioaren gainean egiten den erabilera, hain zuzen, erabilera hori egiten duenaren ardura da. ULMA Agrícola S.Coop. ez da informazio horretarako sarbidetik edo informazio horren gaineko erabileratik erator daitekeen ondorio, kalte edo galera bakar baten arduradun izango, bere eskumenak zehaztasunez betetzean jarraitu behar dituen legezko xedapenen aplikaziotik eratortzen diren esku-hartzeak salbuetsita.

Horren ondorioz, ULMA Agrícola S.Coop. enpresak, bere ordezkariek, bertako profesionalek edo langileek ez dute inolako erantzukizunik erabiltzaileek Webgune honetan agertzen diren informazio eta edukien gainean egindako erabileraren ondorioz, eta ezingo dituzte horiek aplikatu edozein iritzi pertsonal edo enpresako oinarritu edo sostengatzeko.

El ULMA Agrícola S.Coop. enpresak ez du bermatzen, zuzenean edo zeharka, eskainitako zerbitzuen informazioa, aplikagarri diren legeen arabera eman beharrekoak diren bermeak edo sozietate honen eta erabiltzailearen arteko akordioaz zehazki deskribaturik geratzen direnak salbuetsita.

ULMA Agrícola S.Coop. enpresak ez du, hala badagokio, hirugarren pertsonek emandako edukia bermatzen. Era berean, ez du bermatzen erabiltzaileek edo beste edozein pertsonak emandako informazioaren gaineko egiazkotasuna, fidagarritasuna, zehaztasuna, aukera edo komenigarritasuna.

Erabiltzailearen eskubide eta betebeharrak

Webgune honetako erabiltzaileak, behin bertara sartuta, trafikoko lege eta erabileren arabera osorik erabiltzeko betebeharra du, ULMA Agrícola S.Coop. enpresaren jabetza intelektualeko eskubideak errespetatuz.

ULMA Agrícola S.Coop. enpresaren edo hirugarrenen aurrean erantzungo du, betebehar hori urratzetik eratorrita gerta daitekeen edozein kalte eta galeraren ondorioz.

Erabiltzaileak Webguneko zerbitzuak modu bidezkoan erabili behar ditu uneoro, indarreko legeak, aztura onak, morala eta ordena publikoa errespetatuz. Horregatik, Webgune honetako titularrak ezingo du inolako erantzukizunik baitaratu Webgunea edota bertako edukia gaizki, modu desegokian, oker edo bidegabe erabiltzearen ondorioz.

Erabiltzaileak, ULMA Agrícola S. Coop. enpresak bere eskura jartzen dituen zerbitzuen bidez, ez du Webguneko edukiak kaltetu edo alda ditzakeen ekintzarik egingo, eta ez du Webgunearen funtzionamendu ona eragotziko, inolako arazo teknikorik sorrarazi gabe, birus informatikoak barnera ditzaketen edo Webgunea osorik edo partzialki kaltetu, eten edo geldiaraztea eragin dezaketen elementuak transferitu gabe. Era berean, ez du beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoan esku-hartu edo aldaraziko.

Webgune honetan agertzen den informazioa baimenik gabe erabiltzean, nahiz ULMA Agrícola S.Coop. enpresaren jabetza intelektual edo industrialaren gainean kalte eta galerak sortzean, legez datxezkion ekintzak hartuko dira eta, hala badagokio, ekintza horretatik eratortzen diren erantzukizunak eskatuko dira.

Erabat debekaturik dago, aurrez ULMA Agrícola S. Coop. enpresaren baimena izan ezean, orrialde hau manipulatu edo aldatzea. Hala, hirugarrenek orrialdea manipulatu edo aldatzen badute, ekintza horretatik erator daitekeen edozein erantzukizunetik aske geratzen da ULMA Agrícola S. Coop. enpresa.

Webgunearen eta bertako zerbitzuen funtzionamenduaren ondoriozko berme eta erantzukizunetatik aske geratzea

ULMA Agrícola S.Coop. enpresak ez du bermatzen Webgune honen eta bertako zerbitzuen funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraitutasuna. Modu horretan, Webgune honen eta bertako zerbitzuen funtzionamenduaren eskuragarritasun eta jarraitutasunik ezetik erator daitekeen edozein kalte eta galeren gaineko erantzukizun orotatik at geratzen da.

Edozein kasutan, ULMA Agrícola S.Coop. enpresak ahalegin guztiak egingo ditu Webgunea modu jarraian eskuragarri izan dadin.

ULMA Agrícola S.Coop. enpresak erabiltzaileen erabilgarri jartzen ditu datu pertsonalen pribatutasun-sistemak, hirugarrenek datu horietarako sarbidea izatea ekiditekoak. (ULMA Agrícola S.Coop. enpresaren pribatutasun-politika) ULMA Agrícola S.Coop. enpresak beharrezkoak diren segurtasun-neurri, neurri tekniko eta antolakuntzako neurri guztiak finkatu ditu erabiltzaileak emandako datu pertsonalen osotasuna, konfidentzialtasuna eta eskuragarritasuna bermatzeko.

Ildo horretatik, datu horiek eskuratzea lortzen bada, horren ondorioz sorrarazitako kalte eta galeren gaineko erantzukizun orotatik at geratzen da aipatu sozietatea

ULMA Agrícola S.Coop. enpresak arlo horretan segurtasuna bermatzeko egokiak diren neurri guztiak finkatu baditu ere, ez du bermatzen eta ez du kontrolatzen birusak edo Webgune honetan ager daitezkeen bestelako elementuak izateko aukera.

ULMA Agrícola S.Coop. enpresa, edukietan birusa izatean, erabiltzailearen informatika-sisteman (software eta hardwarea) edo bere informatika-sisteman gordetako dokumentu elektroniko eta fitxategietan aldaketak gertatzeagatik sor daitezkeen kalte eta galeren gaineko erantzukizun orotatik at geratzen da.

ULMA Agrícola S.Coop. enpresak ez du bermatzen webgunerako edo bertako edukietarako sarbidean akatsik ez egotea. Hori dela eta, erabiltzaileak aske uzte du ULMA Agrícola S.Coop. enpresa webgunean nabigatzean bertako fidagarritasun, erabilgarritasun edo itxaropen faltsuaren ondorioz erator daitekeen edozein erantzukizunen aurrean.

Jabetza intelektuala

Webgunearen eta bertan agertzen diren elementuen gaineko jabetza intelektualeko eskubideak ULMA Agrícola S.Coop. enpresaren titulartasunekoak dira, edukiz hornitzeko beste enpresa batzuekin dagokion kontratua sinatu ostean, enpresa haiei dagozkien eskubideak salbuetsita, betiere, eskubide horiek jabetza intelektual eta industrialeko arau nazional eta nazioartekoek babestuta egonik. Kopia, banaketa, komunikazio publiko eta eraldaketarako eskubideak aipatu konpainiari dagozkio esklusiboki.

ULMA Agrícola S.Coop. enpresaren domeinua, diseinua, irudiak, mapak, grafikoak, markak, errotuluak, ikur bereizgarriak edo logotipoak nahiz Webgune honetako frameak, bannerrak, softwarea nahiz kode, iturri eta objektu ezberdinak ULMA Agrícola S.Coop. enpresaren titulartasunekoak dira, eta hark ditu legez eta esklusiboki haiek ustiatzeko eskubideak.

ULMA Agrícola S.Coop. enpresak Webgune honetako eduki guztien gaineko jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztiak baitaratzen ditu.

Webgune honetan sartzen den erabiltzaileak ezingo ditu aurrez aipatutako elementuak kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, argitaratu, laga, saldu eta ustiatu. Halaber, ezingo du produktu edo zerbitzu berririk sortu, lortutako informaziotik eratorrita.

Soilik edukia ikusi eta kargatu ahal izango du erabiltzaileak, erabilera pertsonal baterako eta ez asmo komertzialekin erabiliz. Horrela, ezingo die eduki hori hirugarren pertsona edo entitateei helarazi.

Erabiltzaileak erabat debekatuta dauka Webgune hau aldatzea eta edukian eragin dezaketen aldaketak egitea, esate baterako esteka (edo lotura) eta antzekoekin.

ULMA Agrícola S.Coop. enpresa Webgunean pornografia, xenofobia, bazterkeria edo arrazismoa bultzatzen duten edukirik ez izateaz arduratuko da eta, era berean, eduki iraingarriak eta indarkeria sustatzekoak ekidingo ditu. Halaber, erabiltzaileentzat kaltegarri izan daitekeen edozein egoera ekiditen saiatuko da.

ULMA Agrícola S.Coop. firma erregistratu bat da eta hura erabiltzea erabat debekaturik dago. www.ulmaagricola.com eta hartako logotipoa ULMAren jabetzako markak dira.

Erabiltzaile bat webgune honetara sartzeak edo berau erabiltzeak ez du esanahi ULMA Agrícola S.Coop. enpresaren titulartasun edo jabetzakoa den edozein aktiboren gainean erabilera-lizentzia edo eskubidea jasotzen duenik, inolaz ere.

Estekak edo loturak

Ezin da ULMA Agrícola enpresaren webgunera inolako estekarik finkatu beste edozein webgunetik, aldez aurretik ULMA Agrícola S.Coop. enpresaren baimena izan ezean.

Edozein kasutan, ULMA Agrícola S.Coop. enpresa hirugarren horiek emandako zerbitzuei dagokienez erantzukizun orotatik at geratzen da, horiekin lotuta jar daitekeen edozein erreklamazio edo demandaren aurrean.

ULMA Agrícola S.Coop. enpresak ULMA Agrícola S.Coop. enpresak kudeatzen ez dituen Interneteko baliabide edo gune nahiz webgunetarako estekak eskaintzen ditu edo eskain ditzake. Esteka horien helburua informaziokoa da. Hala, inolaz ere, ez da dagokion webgunean eskaintzen diren produktu edo zerbitzuak kontratatzeko gonbitea. Horregatik guztiagatik, ULMA Agrícola S.Coop. enpresak jakinarazten dio erabiltzaileari ez duela inolako kontrolik atari edo webgune horien gainean, eta ez dela bertako edukiaren gaineko arduraduna. Horrenbestez, webgune horiek egindako ekintza edo ez-betetzeetatik eratorritako erantzukizun orotatik at geratzen da, izan ere, ez dago inolako partaidetza, asoziazio edo harremanik haiekin, haiekiko independentzia eta autonomia osoa izanik..

ULMA Agrícola S.Coop. enpresak ez du baimentzen material, informazio edo eduki bidegabeak, legez kanpokoak, iraingarriak eta lizunak dituzten eta, oro har, orokorki onartzen diren moral, ordena publiko edo arau sozialak urratzen dituzten material, informazio edo edukiak dituzten webguneetatik bere Webgunera esteka finkatzea.

ULMA Agrícola S.Coop. enpresak ez du webgunera estekak finkatu dituzten beste webgune batzuetako informazio, eduki, produktu edo zerbitzuak osorik ezagutu, kontrolatu edo onesteko nahikoa eskumen, ezta nahiko giza baliabide eta tekniko ere. ULMA Agrícola Koop. Ez du inolako erantzukizunik baitaratzen Webgunera esteka finkatzen duen webguneari dagokion edozein alderdiren gainean, zehazki, izaera adierazle eta ez mugatuan, webgune haren, hartako esteka edo, oro har, hartako edozein edukiren funtzionamendu, sarbide, datu, informazio, fitxategi, produktu eta zerbitzuen kalitate eta fidagarritasunari dagokienez.

Datu estatistikoak

Webgune honetan, Webgunearen bidez zerbitzu hobea eskaintzeko xedez eta bere erabilera errazteko helburuz, ULMA Agrícola S.Coop. enpresaren Interneteko Zerbitzuen Hornitzaileak zenbait datu estatistiko presta ditzake bisitatutako orrialde kopuruari dagokienez, nahiz Webguneko bisitarien jarduera-patroiei dagokienez, erabilitako nabigatzailea eta haien jatorrizko herrialdea adierazita.

Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Erabilera eta nabigaziorako Baldintza Orokor hauek nahiz erabiltzailearen eta ULMA Agrícola S.Coop. enpresaren arteko harreman oro Espainiako legeriaren arabera gauzatuko dira.

Baldintza Orokor horien existentzia edo bertako edukiarekin lotutako edo erabiltzailearen eta ULMA Agrícola S.Coop. enpresaren arteko harremanetik eratorritako edozein auzitarako, bi aldeak, egokitu ahal zaien beste edozein foru espresuki ukatuz, Bergarako Epaitegi eta Auzitegien (Gipuzkoa) jurisdikzioaren eta eskumenaren baitan geratzen dira.

Pribatutasun-politika

Datu pertsonalen babesa

ULMA Agrícola S.Coop. enpresa da webgune honetan jasotako informazioaren jabe bakarra. Gure erabiltzaileek igorritako informazioa soilik, beren lanketa burutzeko, informazio hori behar duten gure langileek jasotzen dute.

Harremanak

Datuak eskuratzerakoan informazioaren eskubidea arautzeko Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikulua betez, ohartarazten da "Harremana" atalean erabilgarri dauden aukerak baliatuz posta elektronikoz ematen diren datu pertsonalak fitxategietan erregistraturik geratzen direla. Datu horiek erabiltzen dira eskatu edo azaldutako demanda edo eskariari dagokion erantzuna emateko, kudeaketa komertzialak egiteko, eta gure produktu edota zerbitzuei buruzko komunikazio komertzialak igortzeko.

ULMA Agrícola S.Coop. enpresak datu pertsonalak babesteko legez eskatzen diren segurtasun-mailak baitaratu ditu, eta eskuragarri dituen baliabide eta neurri teknikoak instalatzen saiatzen da, ULMA Agrícola S.Coop. enpresari helarazi zaizkion datu pertsonalak galdu, gaizki erabili, aldatu, baimenik gabe erabili edo lapurtzea ekiditeko. Haatik, erabiltzaileak jakin behar du Interneten segurtasun-neurriak ez direla zeharkaezinak.

Erabiltzaileek eskubide aitortuak dituzte eta datuak sartu, ezeztatu, zuzendu eta aurkaratzeko eskubideak balia ditzakete. Halaber, burututako lagatzeen inguruko informazioa jasotzeko eskubidea dute. Horretarako, ULMA Agrícola S. Coop enpresarekin jarri beharko dira harremanetan, web@ulmaagricola.com helbidean.