Baldintza klimatikoen, ur gabeziaren eta tenperatura altuen eraginez, basamortuko klimetan nekazaritzarako ustiategiak garatzea nahikoa zaila da. Zonaldeko ekoizpen-instalazioetan teknifikazio eta ekipamendu asko behar da. Gainera, irtenbide egokiak behar dira, hazi bakoitzaren beharrizanei erantzun ahal izateko.
Burutzen ari garen azken instalazioan, ULMA Agrícola, Ekialde ertainean, enpresa premia horiei erantzuten ari da, proposatutako nabeak sakabanatzeari nahiz erabilitako klimatizazio-ekipamenduei esker.
Proiektuak ia bi hektarea ditu. Espazio horretan baratzezaintzako haztegiak finkatu nahi dira, 2 modulutan banatuta. Instalazioan negutegi Multikapera zirkularra erabili da, polikarbonatu zelularraz estalia, eta aireztapen natural edo pasiborik gabe.
Negutegiak cooling panelak eta fog system erauzgailuak uztartuz ekipatu dira, barneko giroa hezetu eta freskatzeko xedez. Cooling panelak bi moduluak konektatzen dituen erdiko nabean daude kokatuta. Nabe hori da aireztapen zenitala duen bakarra eta barneko airea berriztatzen du. Horrela, negutegi barneko tenperatura freskatu egiten da, horma hezeetan airea behartzean.
Bi moduluetako ekipamenduaren osagarri modura, itzal emateko pantaila bat, airea birgarraiatzeko gailuak eta ureztapen-sistema instalatu dira. Horiek uztartuta, barazkiak hazteko barneko klima egokia lortu da.