- ULMA Agrícola etengabe garatzen ari den enpresa da, nekazaritza arloko ekoizlearekin elkarlanean aritzera zuzenduta dagoena eta ingeniaritza-maila gorena eta nazio-mailan presentzia nabarmena izanik, estalpe azpiko laborantzarako ekoizpen sistemen eskaintza integralak egiten dituena.
- ULMA Taldearen parte bezala, Espainiako iparraldeko enpresa talde handienetako baten partaide da. Taldea zortzi negozioz osaturik dago, guztiak goreneko empresak dira nazioarteko ingurugiruan globalki lehiatzeko gaitasunarekin, beraien arten experientzia, balioak eta kultura bebera izanez.
Finantza, heziketa eta ikerketa sareak eragina duen ingurune baten baitan sortzeak eta hazteak daukan abantaila hau MONDRAGON Korporazioa esperientzia kooperatiboak handitu egiten du.
- 1979tik ULMA Agrícolak negutegien egiturak eraikitzeko, bere material propioak ekoizten ditu robot bidezko prozesuetan, hodia sortzen duenetik, produktua amaitu eta banatzeraino.
- ULMA Agrícolak nazio eta nazioarte-mailan laborantza mota bakoitzaren beharrei buruz egoki aholkatzeko gai den sare tekniko komertzial zabala du.
- Diziplina anitzeko ingeniaritza departamentu zabala du, edozein proiektu arrakastaz burutzeko gertu dagoena eta bezeroak dituen baliabideak optimizatzeko, diseinu eta kalkulu-mailan azken teknologia erabiltzen duena.
- Bai kalitatean, bai kantitatean gehieneko ekoizpena lortzeko prestatuta dauden "Giltza eskuan" izeneko instalazio integralak eskaintzeko helburuarekin, ULMA Agrícolak Ingeniaritza, muntaketa eta salmenta ondorengo laguntza zerbitzuak ere eskaintzen ditu, Laneko Arriskuen Prebentzioen arauei jarraituz.
- Diseinu eta muntaketa arloan indarrean dauden Europako arauak betetzen ditu, UNE 13031-1 ARAUA, Erabateko Kalitate politika nagusitzen den prozesuen barnean eta ISO 9001 ziurtagiria du.
- Merkatuko beharrei aurre hartuz konponbideak garatzeko talde gazte, ilusionatu eta prestakuntza handikoaz osatuta dagoen etorkizun handiko negozioa da gaur egun ULMA Agrícola.
|