1.- TITULARRAREN IDENTIFIKAZIOA.
Abenduaren 21eko 2007/1720 Errege Dekretuaren arabera, uztailaren 11ko 2002/34 Legearen garapenerako Araudia onartzen duena eta informazio eta komertzio elektronikoko gizartearen zerbitzuei dagokiena, www.ulmaagricola.com Oñatin helbideratuta dagoen ULMA Agrícola Koop. E. ren domeinua da.
Gurekin harremanetan jartzeko datuak hauek dira:
e-maila: info@ulmaagricola.com
Telf.: +34 943 034900
2.- WEB ORRIAREN ERABILERA ETA FUNTZIONAMENDUA
1) Webgune honek www.ulmaagricola.com helbideari ematen dio sarrera. Webgune honetako orrialdeek sarrera publiko, aske eta doakoa dute.
2) Web orria Legearen, abisu legal honen, ohitura onen, moralaren eta ordena publikoaren arabera erabiliko du erabiltzaileak. Hori dela eta, Web hau edota bere edukia gaizki edo behar ez bezala erabiltzen bada, Web orri honen titularrak ezin izango du bere gain erantzukizunik hartu.
3) Konexioaren eta Interneten nabigatzearen berezko arriskuen ondorioz sortu daitezkeen konexio arazo edo birusak agertuz gero, ULMAk ez du bere gain erantzukizunik hartuko.
4) www.ulmaagricola.com orriko edukiak informaziorako dira soilik eta baliteke eguneratuta ez egotea;beraz, honi buruzko edozein erantzukizun ere saihestu egiten da.
5) Erabiltzailea bere borondatez sartzen da webgune honetara. Webgune honetan sartu eta nabigatzeak bertako ohar legalak, baldintzak eta bertako edukien erabilera onartzea suposatzen du.
6) Sartze hutsak ez du ezartzen ULMA Agrícola Koop. E.ren eta erabiltzailearen arteko inolako erlaziorik.
7) ULMA Agrícola Koop. E.k Web orrirako sarrera, bertako edukiak eta abisu legala aldatzeko eskubidea izango du, berak egokia uste duenean eta aldez aurretik jakinarazi gabe.
3.- ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK
ULMA Agrícola Koop. E.k erabiltzaileei zerbitzu jakin batzuk eskaini diezazkieke web orri honetan agertzen diren helburu eta baldintzetan: erabiltzaileak zerbitzu bakoitzaren baldintzak arretaz irakurri beharko ditu eta hauek inola ere ez dute salbuetsiko Abisu Legal honetan adierazten dena betetzea, espresuki kontrakoa adierazten ez bada.
4.- EDUKIAK
ULMA Agrícola Koop. E.k ahalegin guztiak egiten ditu www.ulmaagricola.com webgunean argitaratzen diren edukietan akatsak saihesteko eta ez du bere gain hartuko hirugarren batengatik webgune honetako edukietan ager daitezkeen akatsen ondorioen erantzukizunik.
ULMA Agrícola Koop. E.k webgune honetatik kanpo diren Interneteko beste gune edo baliabideetarako estekak eskaintzen ditu edo eskaini ditzake. Esteka hauen helburua informatzea da eta ez da inola ere web gune hauetan eskaintzen diren produktu edo zerbitzuak kontratatzera gonbidatzen. Hori dela eta, ULMA Agrícola Koop. E.k erabiltzaileari jakinarazten dio webgune hauek egiten edo egiten ez dutenagatik edozein erantzukizun saihesten duela, ez dagoelako inolako partaidetza, elkarte edo mendekotasun erlaziorik beren artean eta beraiekiko erabateko independentzia eta autonomia du.
5.- JABETZA INTELEKTUALA
1) www.ulmaagricola.com eta bere logoa ULMAren jabetzako markak dira.
2) ULMA Agrícola Koop. E.k webgune honetako eduki guztien jabetza intelektual eta industrialen eskubide guztiak gordetzen ditu.
3) Webgune honetako edukiak banatzeko, erabiltzeko eta edozein delarik ere bidea publikoki erakusteko, erreproduzitzeko edo zabaltzeko, zatika zein osorik izan, beharrezkoa da aldez aurretik ULMA Agrícola Koop. E.k espresuki idatziz emandako baimen bat izatea.
6.- DATU ESTATISTIKOAK
Webgune honek ez ditu cookiak erabiltzen erabiltzaileen informazioa eta beraien IP helbideak erregistratzeko.Web orri honen bidez zerbitzu hobea emateko eta bere erabilera errazteko helburuarekin, ULMA Agrícola Koop.E.ren Internet Zerbitzuen Hornitzaileak bakarrik batu ahal izango ditu bisitaturiko orrialde kopurua, web orria bisitatzen dutenen jarduera mota, erabilitako nabigatzailea eta jatorrizko herrialdeari buruzko datu estatistikoak.
ULMA Agrícolak lege, jurisprudentzia edota industria jardueretako aldaketetara moldatzeko, deskribaturiko politika aldatu ahal izango du eta erabiltzaileei egindako aldaketen berri emango die nahikoa denborarekin eta webgune honetako Pribatutasun Politikan agertzen diren klausulen bidez.
7.- LEGERI APLIKAGARRIA ETA FORUA
Webgune hau zuzentzen duten helburu eta baldintzak eta bertatik sortu daitezkeen erlazioak babestuta geratzen dira eta espainiar legeriari loturik daude. Webgune hau erabiltzearren, ULMA Agrícola Koop. E. eta erabiltzailearen artean sortu daitezkeen edozein eztabaida, auzi edo desadostasun konpontzeko, Bergarako (Gipuzkoa, Espainia) Auzitegi eta Epaitegien mende jarriko dela hitzartzen da. |